Kanadako Alberta Unibertsitatean ikasten ari den Josh Lek garbitasun faltak ez dituela higiene ondorioak frogatu nahi izan zuen lan batean. Ideia hobeagorik faltan, lana burutzeko 15 hilabetez praka pare bera janzten izan da, eta denbora honetan guztietan ez ditu praka horiek behin ere garbitu. Harrigarria bada ere, hamabost hilabete ondoren praketan ez ziren hasieran baino bakteria gehiago aurkitzen.
Lek praka pare berbera jantzi du 2009ko iraila eta 2010eko abendua bitartean; guztira, 450 egun. Hamabost hilabetez prakak garbitu gabe izan ondoren, Leek bertan ziren bakterien froga bat hartu zuen. Ondoren, prakak garbitu eta beste bi astez erabili zituen. Hamalau egun hauek igarota, bakterien froga berri bat hartu zuen, eta gezurra badirudi ere, antzeko bakteria kopurua aurkitu zituen hartutako lagin bietan: 8.500 eta 10.000 unitate inguru zentimetro karratuko. Esperimentu hoen emaitzak ikusita, esperimentuaren ikuskatzailea zen Rachel McQueen irakasleak praka bakeroak hilean behin garbitzea nahiko dela baieztatu zuen.