World Robot Olympiada La Perreran

La Perreran den Maker Guneak, gainera, STEAM gaitasunekin lotutako hainbat jarduera eta tailer programatu ditu hiruhileko honetarako

Bilboko La Perreran den Maker Guneak gazteei zuzendutako World Robot Olympiad (WRO) robotika txapelketaren finalaurrenak hartuko ditu datorren ekainaren 15ean. Heziketa-lehiaketa horren xede nagusia dagazteei teknologia eta ingeniaritzaren mundura modu ludiko eta hezitzaile batean gerturatzeko aukera eskaintzea.

Baina WRO lehiaketa hutsa baino zerbait gehiago da. Izan ere, parte-hartzaile gazteei beren teknologia- eta ingeniaritza-trebetasunak garatzeko aukera emateaz gain lehiaketa hau gazteen prestakuntza- eta gizarte-garapena sustatzeko gunea ere bada.

Pasa den urteko edizioan, Bilboko sailkatze-probetatik ateratako bi talde Lleidan izan zen estatu-mailako finalera iristea lortu zuten eta horietako bat, gainera, hirugarren sailkatu zen.

Maker Gunea

La Perreran den Maker Gunean den begirale batek emango die behar den prestakuntza lehiaketa honetan kategorietan parte hartu nahi dutenei. Lehiaketan parte hartu ahal izateko izena eman behar da aldez aurretik La Perreran bertan, info.konekta@bilbao.eus posta elektronikora idatziz edo 661 731 294 telefonora deituz.

Gainera, La Perrerak STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) gaitasunei lotutako hainbat jarduera eta tailer programatu ditu hiruhileko honetan, gazteei arlo teknologiko-zientifikoan garrantzitsuak diren trebetasunak ikasteko, esperimentatzeko eta eskuratzeko aukera eskaintzeko eta pentsamendu kritikoa sustatzeko.

12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat antolatutako jardueren artean daude, adibidez, Green Power, First Lego League, Frame Hunters, Robótica eta Cansat. 18 eta 30 urte artekoentzat, berriz, hainbat aukera eskaintzen dira, hala nola Moda Digitala CLOD3, FILOSOF-IA: pentsamendu kritikoa arakatuz aro digitalean, Upcycling, Drone Tailerra, PC Building eta Fabrikazio Digitala.

📷 bilbao.eus