Zurito-Tour

Antolatutako kiroletan parte hartzen duten gazteek, alkohola eta droga sozial gutxiago erabiltzeko joera omen dute. Hala ere, helduaroan, kirol-batean parte-hartzeak alkohol-irenste handiagoa sustatzen du. Kontraesana? Ez! Dirudienez, edatea garrantzitsua da taldearekiko lotura garatzeko. Ondorioz, askok lehiaketaren ondoren, gehiegikerian kontsumitzen dute. Zergatik gertatzen da?

Horretan, futbola “es la caña”. Esadazu zein taldekoa zaren, eta edaten duzun garagardoa esango dizut!! Eta futbolean, euskaldunok noski “primerakoak” gara. −Zorionak guztioi−. Baina beste kirolak ez dira atzean geratzen; iragarkiak ikustea besterik ez dago. Bigarren postuan, xanpaina: eguberriko urrezko-burbuiletatik, gimnasta eta igerilariengatik ordezkatuak; Moto GP-en lasterketa irabazten duten bakoitzean, isurtzen den hartaraino. Baina… edaten baduzu, ez gidatu !! Harrigarriena, eskalatzaile ospetsu batek whiskia iragarriz: “egun bakarra eskalatu gabe egoteak, nire arriskurik handiena izango litzateke” dio. −Bere efektuen azpian ez dezala egin espero dut, hori bai arriskutsua !!− Kirolariek alkoholdun edaririk iragarri beharko lituzkete? Gazteek babes berezia behar dute, ez sustapenik.

Azkenaldian, kirola egin ondoren “garagardoa berriz hidratatzeko propio dela”, gehiegi entzuten dut. Behobia-Donostia bukatu ondoren, zurito batzuk hartuz hasi zena; herri askotan “Beer-Runners” lasterketan bilakatu da. Antolatzaileek diotenez, korrika egitea baino askoz gehiago da. Yoga mundura ere iritsi da. Moda honek ez du ezer onik ekartzen, alkoholak errendimendua okertzen du: deshidratazioa dakar (diuretikoa da), potasio, magnesio eta kaltzioa galduz; etanolak, gorputzeko gihar-masa gutxitzen du (% 30-60an); eta lesioen errekuperazioa atzeratzen du −hain zuzen, ez da malta zukua askok sinesten duten bezala−.Baina, ohartarazten zaituzte: era arduratsuan kontsumitu!! Eta hori, zenbat da? Gutxien, hobe ezer. Eta nola? Karbohidratoen ondoan, bere xurgapena moteldu dezaten.

Horrexegatik, Eusko Legebiltzarrak Mendekotasunen Legea duela aste batzuk berritu du: “Euskadin jada ezin izango da erre, ez alkoholik saldu kirol-ekitaldietan”; publiko zein pribatuetan (jada ez dira ezta VIP-ak libratzen ere). Futbol-estadioak, frontoiak, saskibaloi-pistak edota kiroldegiak, % 0,0 izango dira; osasuna sustatzeko eta adingabeei beren eraginez babesteko. Nahiz eta lehiaketa kanpoan ospatu ezin izango da saldu. Hainbeste zabalduko da hemendik aurrera? Zer iragarriko dute orain kirolariek? Freskagarriak, hanburgesak… −hori beste egunerako utziko dugu−. Beste duda-muda: Kilometroak, ez da kirol-ekitaldi bat izango. Ezta?! −LOL−. Jakina! Barrutietan ospatutako kultura-ekitaldiak, kontzertuak esaterako, salbuespen dira. Kaleak aske ere bai, baimen munizipala aurrez eskatzen bada.

Hala ere, orokorrean, kontsumoa ez dago debekatuta kirolari profesionalentzako. Arlo gutxi batzuk dute debekua lehian: zehaztasuna eskatzen dutenak (arkuteria), ibilgailuak erabiltzen dituztenak (F1) eta kontaktu-kirolak (karatea), adibidez. Arnasan edota odolean aztertzen da eta 0,10 g/L baina gehiago emanda, dopina da.
Apur bat ironikoa, gaur alkoholik gabeko jaiak modan daudela “Rave”-ak eta kirola munduan, kontrakoa gertatzea. Non dugu osasuna? “Primeran”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.