2026ko NGJE Sariek gazteen aisialdiko eta denbora libreko proiektu onenak aitortu dituzte

Nafarroako Gazteriaren Institutuak aisialdiko begiratzeari eta zuzendaritzari dagozkion praktika-memoria onenak saritu ditu. Patricia Villanuevak, Judith Orozek eta Hegoi Indaberek lortu dituzte seigarren edizioko lehen hiru sariak.

Egilea:  Lander Bolado
Argazkia:  Nafarroa.eus
Hitz kopurua:  154
Irakurketa denbora:  Minutu bat

Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) Nafarroako Gazteentzako Jardueren Eskolaren (NGJE) 2026ko sariak banatu ditu, seigarren edizioan.

Lehen saria, 600 eurokoa, Patricia Villanuevak jaso du, Uharteko aisialdiko zein denbora libreko proiektu baten zuzendari gisa egindako praktika-memoriagatik. Lanak Uharteko Ugazte gazte-lokaleko Sokalagun proiektuan izandako esperientzia biltzen du, 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimena.

Judith Orozek bigarren saria lortu du, 400 eurokoa, Villanúa 2025 udako kanpamentuko praktikaldiaren txostenagatik. Quinto Aisialdi Klubaren Elkarte Soziokulturalak antolatu zuen egitasmoa, Villanúako (Huesca) Don Bosco Gazte Aterpetxean, Antzinako Grezia gai nagusi hartuta.

Patricia Villanuevaren lanak Uharteko Ugazte gazte-zentroko Sokalagun proiektuan izandako esperientzia jasotzen du, 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimena.

Hegoi Indaberek hirugarren saria jaso du, 200 eurokoa, “2025eko Udako Praktikaldiak Dindaia Fundazioan: Zugarramurdi eta Aduna” txostenagatik, osorik euskaraz aurkeztutako lan bakarra. Testuak Dindaia Fundazioak antolatutako bi kanpamentutan egindako praktikak aztertzen ditu: bata Zugarramurdin eta bestea Adunan.

Epaimahaiak bereziki azpimarratu ditu euskararen erabilera, genero-sozializazioa, familiekiko harremana eta begirale-taldearen antolaketa.