Ramiro García 39 urtetako avilarra da. 1987an potoak pilatzen hasi zen hobby gisa, eta 2007an, pilatutako poto edo lata horiekin guztiekin eskulturak egiten hasi zen. Silikona erabiliaz, Ramirok lata hauek elkartu izan ditu eskultura desberdinak sortzeko. Hauetako lehena, 3.000 poto ingururekin egindako ‘Garagardoaren arbola’ izan zen, eta avilarra izanik, noski, ezin falta bertako harresiaren zati bat; hau 9.500 potorekin eginda. Ramirok egindako eskulturten artean, besteak beste, Parisko Eiffel Dorrea, Mazinger Z edota Real Madril, Bartzelona eta Athleticeko armarriak aurkitzen dira. Etorkizunaera begira, Pisako Dorrea eta Egiptoko piramideak egitea du buruan avilar sortzaile honek.