Bilborock Aretoak 25 urte bete ditu

25 urteko ibilbide horretan Bilborocken 6.500 ekintza baino gehiago programatu dira eta horietan guztietan milioi bat pertsona baino gehiagok parte hartu dute

Bilborock Aretoak 25 urte beteko ditu eta hori ospatzeko, maiatzan zehar, programazio berezia eskainiko du.

Pasa den mendearen 90eko hamarkadan, Bilboko Udalak Mesedeetako Eliza barrokoa erosi zuen bertan gazteentzako kulturgune bat abian jartzeko asmoz. 25 urteko ibilbide horretan Bilborockek 6.500 ekintza baino gehiago programatu dira eta horietan guztietan milioi bat pertsona baino gehiagok parte hartu dute. Guztira, 2.000 kontzertu baino gehiago, 1.564 antzerki-funtzio eta 926 zinema-emanaldi izan dira.

Bilborockeko eszenatokitik artista eta talde oso ezagunak pasatu dira, hala nola, The Corrs, Robbie Williams, Doctor Deseo, Amaral, Antonio Orozko, Charo López, Silvia Tortosa, Leo Bassi, Antonia San Juan edo Dani Rovira. Euskal Herriko zein estatuko hainbat artista eta talde ere izan dira: El Columpio Asesino, Zea Mays, Belako, Sidonie, We are Standard, Delorean, The Sunday Drivers, Zodiacs, Audience, Ainara Legardón, Capsula, Rise to Fall, Yellow Big Machine edo Quaoar, besteak beste.

Programazio berezia

Bere 25. urteurrena ospatzeko Bilborockek oso programazio berezia prestatu du.

  • Entsegu aretoen ateak irekita eta banden maratoia. Nahi duten bandek eta bakarlariek aukera izango dute entsegu-aretoa ikusteko, berritze lanak amaituta, eta are arratsaldean izango den emanaldien maratoian jotzeko ere. Maiatzaren 7an, 11:00etatik 14:00etara, eta 18:30etik 23:00etara.
  • Musika produkzioko tailerraren 25. urteurreneko azken gala. Martxoan eta apirilean, tailer bat egin da, eta 20 gaztek parte hartu dute, musika-produktore izateko tresnak eta ezagutzak berenganatzearren. Azken galan, formazio horretan parte hartu dutenek sortutako musika-lanen aurkezpena egingo da. Maiatzaren 13an, 20:00etatik 22:00etara. 
  • 2021eko DJ lehiaketako irabazleen erakustaldia. Dj-en 2021eko lehiaketaren irabazleek kontzertu bat emango dute. Maiatzaren 14an, 20:00etatik 00:00:00etara.
  • Afrook Essential. Musika emanaldiekin batera kulturarteko moda desfile bat egingo da. San Frantzisko – Bilbo Zaharra auzoko 17 eta 20 urte bitarteko 15 gaztek parte hartuko dute, DJzulix eta Lin Davinchi artisten musika-emanaldiekin. Ekitaldi horren xedea da agerira ekartzea jatorri bateko eta besteko gazte artistak, eta kulturartekotasuna sustatzea, bizikidetzarako eta gazteen arteko errespeturako guneak sortuz. Maiatzaren 15ean, 19:00etatik 21:30era.
  • Bideo-Klippa. Bilborocketik igaro diren bandekin zerikusia duten bideoklipik onenak proiektatuko dira: Caostica kolektiboak sortutakoak dira bideoak. Hitzaldi bat izango da bideo horien, bandaren eta Bilborocken historiaren inguruan, eta Beatriz Sanchez izango da bertan, Athon Rhumba bandaren “Fat Jackson” bideokliparen zuzendaria, eta Mentxu Sesar ere bai, The Cherry Boopers bandaren “No one drive this wild train” bideokliparen zuzendaria; eta baita Unai Unda (Xatiro) ere, “Hoy no me apetece salir” bideokliparen zuzendaria. Gainera, The Cherry Boopers soul-funk motako musika bandaren kontzertu bat ere izango da. Maiatzaren 19an, 19:00etatik 22:30era.
  • Igandays. James Rom-en kontzertua, edizio berezikoa: ‘Etxean’ izeneko album berria aurkeztuko du bere banda osoarekin. Oraingo aldi honetan, euskarazko kantak egin ditu, eta hala, osatu egin du bere ibilbidea hiru hizkuntzatan ondutako konposizioekin, alegia, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Kontzertu honetarako sarrera behar da. Maiatzaren 22an, 13:00etatik 14:30era.
  • Imaginautak. Artista gazteentzako topagune bat da, eta arlo bateko eta besteko proiektuen berri eman ahal izango diote elkarri. Maiatzaren 25ean, 18:00etatik 20:30era.
  • Femme Bilbao. Emakume bakarlari profesional eta amateurren kontzertu-solasaldiak, emakume artisten kolektiboa agerira ekartzeko eta berdintasuna sustatuz ahalduntzeko xedea dutenak. Ainhoa Larrañagak aurkeztutako mahai-ingurua egingo da. Bertan, Lola Guerricaechevarria, Lorelei Green, Carla Luna, Ayvee, MIA, Alas Glow, Lua Madi eta Inés Eleutería egongo dira. Ondoren, Femme Bilbao Programatik igaro diren artisten hainbat emanaldi izango dira. Maiatzaren 26an, 18:00etatik 23:00etara.
  • Freskure. Maiatzaren 27an, 20:00etatik 01:00etara. Programa honetan, hilero-hilero musika-emanaldiak izango dira ostiralero, tokiko banden eskutik; kalitateko musika eskaini nahi dute zuzenean, eta tokiko taldeak agerira ekarri. Edizio berezi honetan, Francok (Bilboko hiritik pasa zen taldea) artista gonbidatuekin partekatuko du agertokia: Dadabe, Cecilia Payne, Yellow Big Machine, El Inquilino Comunista eta Deu Txakartegi DJ Set. Doako jarduera publikoarentzat, baina beharrezkoa izango da gonbidapena eskuratzea online.