Oinarrizko Errenta Unibertsalaren inguruko inkesta

Oinarrizko Errenta Unibertsalarekin herrialde bateko herritar edo egoiliar guztiek erregulartasunez baldintzarik gabeko diru kopuru bat jasotzen dute

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Oinarrizko Errenta Unibertsalaren inguruko inkesta bat egingo du gai horren inguruan euskal gazteriak duen ezagutza-maila eta iritzia jasotzeko. Inkesta bete ahal izango da datorren maiatzaren 31ra arte. 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako inkesta da eta erantzuten duten horien guztien artean bi pertsonentzako gau bateko egonaldia zozkatuko da Basoa Suites-en.

Oinarrizko Errenta Unibertsala estatuak modu unibertsalean ordaindutako diru-sarrera bat da, eskubide osoko pertsona guztientzat edo gizartean bizi direnentzat herritartasun-eskubide gisa. Baldintzarik gabe ordaintzen da, diru-sarrerak edo errenta iturriak zein diren eta norekin bizi den kontuan hartu gabe. Hau da, diru-esleipen publiko unibertsala eta baldintzarik gabea da.

“Munduko hamar gizon aberatsenek beren aberastasunaren %99,999 galduko balute, planetako pertsonen %99 baino aberastasun handiagoa izaten jarraituko lukete”.

Julen Bollain

Oinarrizko Errenta Unibertsala ezarri ahal izateko ezinbestekoa izango litzateke errentaren birbanaketa bat aberatsenen dirua gainerako biztanleei emateko. Oinarrizko Errenta Unibertsala eragin positiboa izan lezake gazteongan, adibidez, emantzipazioa ahalbidetzeko.

Forbes zerrenda 2022
  1. Elon Musk. 219 mila milioi dolar. (Zeelanda Berriko BPG: 210 700 M$)
  2. Jeff Bezzos. 171 mila milioi dolar.
  3. Bernad Arnault. 158 mila milioi dolar.
  4. Bill Gates. 129 mila milioi dolar.
  5. Warren Buffet. 118 mila milioi dolar.
  6. Larry Page. 111 mila milioi dolar.
  7. Sergéi Brin. 107 mila milioi dolar.
  8. Larry Ellison. 106 mila milioi dolar.
  9. Steve Ballmer. 91,4 mila milioi dolar.
  10. Mukesh Ambani. 90,7 mila milioi dolar.
  11. Gautam Adani & familia. 90 mila milioi dolar.
  12. Michael Bloomberg. 82 mila milioi dolar.
  13. Carlos Slim Helu & familia. 81,2 mila milioi dolar.
  14. Francoise Bettencourt Meyers & familia. 74,8 mila milioi dolar.
  15. Mark Zuckerberg. 67,3 mila milioi dolar.
  16. Jim Walton. 66,2 mila milioi dolar.
  17. Zhong Shanshan. 65,7 mila milioi dolar.
  18. Alice Walton. 65,3 mila milioi dolar.
  19. Rob Walton. 65 mila milioi dolar.
  20. Changpeng Zhao. 65 mila milioi dolar.