“Tetrapack 2022” erakusketa Amarika Aretoan

Erakusketak ‘Gazte Klik Klak’ argazki eta bideo digitalen lehiaketaren 2021. urteko edizioan hautatutako lanik onenak biltzen ditu.

Gasteizko Amarika Aretoak ‘Tetrapack 2022’ erakusketa hartuko du datorren ekainaren 26 arte. Erakusketa horrek Gasteizko Udalak antolatzen duen ‘Gazte Klik Klak’ argazki eta bideo digitalen lehiaketaren 2021. urteko edizioan hautatutako lanik onenak biltzen ditu. Erakusketarako Laura García, José Martínez, Ania Río eta Patricia Laisekaren lanak aukeratu dira.

Ekimen honen bidez, tokiko sortzaile gazteen sorkuntza artistikoa bultzatu eta ikusarazi nahi da. Lehiaketan parte hartzen duten gazteek jasotzen duten saria ez da ekonomikoa. Alde batetik, prestakuntza-prozesu bat eskaintzen zaie, argazkigintzan, bideo-sorkuntzan eta arte plastikoetan esperientzia handia duten profesionalen eskutik. Bestalde, erakusketarekin amaitzen den sorkuntza-prozesu batean laguntzen zaie.

‘Gazte Klik Klak 2021’ eta ‘Tetrapack 2021’ Zas Kultur Taldeko Jorge Salvadorrek eta Nuria Pérez-Cárcamok komisariatu dituzte.