Martxan da 2022-2023ko TREBAgazteak programa

18-30 urte bitarteko adina duten gazte gipuzkoarrek 18 udalerritan eskainiko diren ikastaroetan parte hartzeko aukera izango dute.

Abian da Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak kudeatzen duen TREBAgazteak programaren 2022-2023ko eskaintza. Programa horren xedea da Gipuzkoako 18 eta 30 urte bitarteko gazteei beren ahalduntze-prozesuan lagunduko dien prestakuntza-eskaintza ematea. Eskaintza hori osatzeko hainbat gazterekin egin da lan focus group delako metodologia erabiliz eta, horrela, gazteentzako interesgarriak eta beharrezkoak diren gai ezberdinei buruzko ikastaroak diseinatu dira.

Gazteek beraiek aitortzen dutenez, askotan, hezkuntza formaletik at, gabezia edo hutsune nabarmenak dituzte bizitzan moldatzeko oinarrizko gaitasunetan, eta horiek funtsezkoak dira bizitzako etapa honek bereizgarri dituen aldaketei aurre egiteko eta erabakiak hartzeko.

Eskaintza zabalagoa

Aurreko urteko eskaintzarekin alderatuta, TrebaGazteak 2022-23k eskaintza zabalagoa eskainiko du. Horrela, edizio berriak 25-30 ikastaro eskainiko ditu; aurreko edizioan 12 izan ziren. Gainera, ikastaroak udalerri gehiagotan eskainiko dira. Iazko edizioan lau izan ziren ikastaroak hartu zituzten udalerriak eta edizio berrian, berriz, 18 izango dira.

Gainera, aurtengo edizioan, berrikuntza gisa, ikastaroetako bat Gipuzkoangazte webgunean ikasgela birtual baten bidez egiteko aukera izango da.

Lehenengo bi ikastaroetan izena emateko aukera zabalik da: