Krisiak gure sexualitatean eragiten du

Krisiak ba omen du eragina gure bizitza sexualan. Pziferek egindako Sexu-Gogobetetzeari buruzko Europar Ikerketaren arabera gero eta denbora gutxiago ematen dugu astero sexu harremanetan. Horrela, 2010an, bataz beste, astero bi ordu inguru sexu harremanetan ematen genuen bitartean, aurten soilik 34 minutu ematen ditugu.

Aipatu ikerketaren arabera, estatuko biztanleek, bataz beste, astean 1,7 alditan izaten dituzte sexu-harremanak. Kopuru hau Europako bataz bestearen gainetik dago (1,6) eta soilik Italiako biztanleen atzetik (1,8). Bataz beste, estatuko biztanleek 17 minutuko sexu harremanak omen dituzte.

Sexólogos Sin Fronteraseko presidentea den Vicente Bataller-ek adierazi duenez, ikerketa honek jada jakina zena berretsi egiten du, hots, “pertsona batek arazoak dituenean (langabezia, lana galtzeko arriskua etab…) horrek guztiak bere desioan eragiten du eta, ondorioz, sexu harremanen maiztasuna eta kalitatea ere murrizten da”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.