Irakurketa denbora: 3 Minutu
Otsailaren 16an, “Korrika egin kausa baten alde, korrika egin larrialdian dauden haurren alde” lasterketa solidarioen zirkuitua hasi zen Bilbon. Guztira, 700 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten, gatazka armatuen, krisi klimatikoen eta haien eskubideak urratzen dituzten beste egoera batzuen ondorioz larrialdian dauden 460 milioi haurren alde. Bilbon, Jesuitak-Indautxu ikastetxearekin, Ellacuria Fundazioarekin eta Deustuko Unibertsitatearekin batera antolatu zen lasterketa, eta jai-giroan egin zen, elkartasunari emanik nagusitasuna.
Munduan 460 milioi haur daude larrialdi-egoeran, historiako kopururik handiena
Mundu osoan, gatazka armatuak dira haurren eskubide eta ongizaterako arrisku nagusietako bat. Ez dute haurren osotasun fisikoa soilik mehatxatzen. Horrez gain, erroak kentzen dizkie eta mugimenduan bizitzearen arriskuen mende jartzen ditu: besteak beste, indarkeria, sexu abusu eta esplotazioa, salerosketa eta familiengandik banatzea. Gainera, gatazka-testuinguruetan, 72 milioi neska-mutil ez daude eskolan, eta batez ere neskei eragiten die errealitate horrek.
Bestalde, mundu osoan, 333 milioi neska-mutil (edo 6tik 1) muturreko pobrezian bizi dira (eguneko 2,15 dolar baino gutxiagorekin), batez ere Saharaz hegoaldeko Afrikako eskualdean. Eta munduko haurren ia erdia (1.000 milioi inguru) klima eta ingurumen arriskuak jasateko arrisku handia duten herrialdeetan bizi dira. Gaur egungo haurrak aurreko belaunaldiko edozeinek baino ingurune ziurgabe eta arriskutsuago baten aurrean daude.
“Korrika egin kausa baten alde” lasterketan parte hartuta, neska-mutil horietako askoren bizi-baldintzak hobetzen eta kalitatezko hezkuntza eskuratzen lagundu dezakezu. Edizio honetan bildutako dirua Entreculturasek eta Alboanek Txad, Libano, Tanzania edo Espainia bezalako herrialdeetan (Valentzian Dana-ren ondorioak kontuan hartuta) egiten duten lanera bideratuko da, larrialdi-testuinguruetan bizi diren haurrek espazio seguru bat izan dezaten, jolasteko, ikasteko eta hazteko.
Eskola haien aterpea delako, seguru sentitzen diren eta etorkizun hobeago baten itxaropena mantentzen duten lekua.
Hezkuntzak etorkizunari itxaropenez begiratzea ahalbidetzen die
Eskolak beren burua babesteko tresnak, gerrak eragindako trauma gainditzeko arreta psikosoziala, eguneroko janaria eta bizikidetzarako, segurtasunerako eta bakerako espazio bat eskaintzen die.
Hezkuntza funtsezkoa da gatazkaren aurrean elkarrizketa sustatzeko, etsaitasunaren aurrean enpatia, errefusaren aurrean onarpena bultzatzeko. Hezkuntza ezinbestekoa da bakearen kultura sortzeko, mundu justuago eta solidarioago bat eraikitzeko. Eskola aterpe bat da.
Gure proiektuen bidez, testuinguru ahulean dauden haurrak eta haien familiak eta komunitateak zerbitzatzen, babesten eta laguntzen ditugu. Arreta humanitarioa, arreta psikosoziala, hezkuntza-laguntza eta jolaserako eta bizikidetzarako espazioak eskaintzen dizkiegu, non euren errutina berreskuratu eta etorkizun duin batera iristeko aukera ematen zaien.
Adi! Hauek dira “Korrika egin kausa baten alde” lasterketaren hurrengo hitzorduak
Bilbon eman zitzaion hasiera lasterketa honen 14. edizioari, eta laster hiri hauetara iritsiko da:
- Gasteiz: martxoak 30, 11:00, Arka plaza (6 km). Egibide ikastetxearekin batera antolatua. Proba Arabako Atletismo Federazioaren lasterketa zirkuituari dagokio. Parte hartu nahi dut: bit.ly/Gasteiz2025
- Iruña: apirilak 6, 11:15, Takonerako parkea. Lasterketa (5 km), herri-ibilaldia (5 km) eta haurren lasterketa (400 eta 1000 metro). San Ignaziorekin, Loiola Zentroarekin eta Lasa Zentroarekin. Martxa edo lasterketa aukera dezakezu. Parte hartu nahi dut: bit.ly/Pamplona2025
Jarrai iezaguzu online Korrika egin kausa baten alde (correporunacausa.org) ekimenari buruzko informazio gehiago izateko eta, etortzerik ez baduzu, gogoratu dortsal solidario batekin lagundu dezakezula.
Larrialdi-egoeretan bizi diren haurrek jolastu, ikasi eta hazi ahal izateko espazio seguru bat edukitzea nahi dugu.Eskola baita haien babeslekua; salbu sentitzeko eta etorkizun hobe baten itxaropenari eusteko tokia.
Ez geratu etxean: jarri zapatilak eta egin korrika larrialdian dauden haurren alde.









