Irakurketa denbora: Minutu 1
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 50. edizioak, Udal Antzokien Sarearen bidez, OFF Lokal programaren edizio berria jarri du abian. Ekimen horren helburua da tokiko sorkuntza eszenikoa sustatzea ezohiko guneetan. Aurkezten diren proposamen artistiko guztien artean epaimahaiak sei hautatuko ditu, eta horiek Antzokien Sarearekin elkarlanean ekoitziko dira.
Piezek publiko txikiarentzat pentsatuak izan beharko dute, 30 eta 60 ikusleren artean, eta aktoreen eta ikusleen arteko hurbiltasuna funtsezko elementu gisa izango duten emanaldiak planteatu beharko dituzte. Gainera, gehienez, 15 eta 20 minutuko iraupena izango dute.
Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 5ean amaituko da. Hautatutako sei proposamenetako bakoitzak 3.500 euroko ordainsaria jasoko du. Deialdiaren inguruko argibide guztiak esteka honetan ikus daitezke.
OFF Lokal
Parte hartu ahal izango dute Gasteizen edo Arabako Lurralde Historikoan egoitza fiskala duten arte eszenikoetako konpainia profesionalek eta erdi-profesionalek. Taldeek dramaturgoak, zuzendariak eta aktoreak izan beharko dituzte, beren sorkuntzak idatzi, antolatu eta antzeztu ahal izateko.
Emanaldiak Udal Antzokien Sareko hiru antzokiren batean egingo dira: Félix Petite, Jesús Ibáñez de Matauco eta Federico García Lorca. Halaber, aukera egongo da piezaren batzuk “in itinere” formatuan aurkezteko, hau da, espazio batetik bestera egindako ibilbidean zehar.
Proposamenak euskaraz, gaztelaniaz edo testurik gabeko ikuskizun moduan aurkeztu ahal izango dira. Parte-hartzaile bakoitzak hainbat istorio aurkeztu ahal izango ditu eta emanaldiak egiteko espazio desberdinak proposatu.







