Euskadiko gazteen erdiak baino gehiagok plazer hutsez irakurtzen du

Euskadiko gazteen erdiak baino gehixeagok (% 56) diote liburu bat irakurri dutela azken hilabetean entretenitzeko

 Irakurketa denbora: Minutu 1

Gazteriaren Euskal Behatokiak argitaratu duen ‘2024ko Euskadiko gazteen egoeraren diagnostikoa’ txostenean jasotako datuen arabera, euskal gazteen % 58,1ek plazer hutsez irakurtzen du. 

Eleberria da, erregistratutako irakurketen % 64,3rekin, euskal gazteen generorik gustukoena. Genero hori, bereziki, emakume gazteen artean nabarmentzen da (% 72). Gizon gazteen kasuan, kopuru hori % 56,4raino jaisten da. Gazteek gustukoen dituzten generoen artean saiakerak eta dibulgazio zientifikoko lanak ere nabarmentzen dira (% 14). Kasu honetan, mutil gazteen lehentasunak (% 18,1) ia bikoizten du emakume gazteena (% 9,9). 

Autolaguntzarako liburuekin (% 7,2) osatuko lirateke sailkapen horren lehen hiru postuak, nahiz eta 15-19 urte bitarteko gazteen artean komikiek, bereziki manga generokoek, indar handia izan. Gazteen erdiak baino gehiagok (% 52,6k) atzerriko idazleen lanak irakurtzen ditu. Euskal idazleen kasuan harrera hobea da (% 14,2) nerabeen eta gipuzkoar gazteen artean. Estatuko beste idazleen lanek ere arrakasta handia dute (% 30,5).