Nola kontsumitzen dugu pornografia?

Internet pornografiarako egina dagoela diote aditu askok. Bertan aurkitzen diren edukien ehuneko garrantzitsu bat eduki pornografikoek osatzen dute eta milioika kontsumitzaile daude mundu osoan zehar. Eduki pornografikoak partekatzen dituen Pornhub web orrialdeak pasa den urtean bere webgunean izandako trafikoaren inguruko datuak ezagutzera eman ditu. Aipatu webgunea horrelako web orrialdeen artean bisita gehien izaten dituenetakoa da eta (21,2 bilioi bisita eta 87 000 bideo baino gehiago pasa den urtean soilik), ondorioz, datu horiek pornografia kontsumitzeko ohituren inguruko ikuspegi bat izateko erabilgarri izan daitezke.

Kontsumo orokorrari dagokionez, Espainia pornografia gehien kontsumitzen duten herrialdeen sailkapenean 13. postuan azaltzen da. Sailkapen horren lehen postuan Estatu Batuak aurkitzen da. Datu horiek kontsumitzaile kopuru osoari egiten diote erreferentzia eta, noski, biztanle gehien dituzten herrildeak dira sailkapen horretan nagusi. Biztanle bakoitzeko zenbat bideo ikusten diren kontutan hartzen badugu, Europako iparraldeko herrialdeak dira (Islandia, Norvegia, Suedia eta Danimarka, hurrenez hurren) sailkapenean nagusi.

Batez beste, pornografia kontsumitzaileek 9 minutu eta 20 segundo ematen dituzte eduki hauek kontsumitzen eta estatuko kontsumitzaileen kasuan, 8 minutu eta 4 segundo. Denbora gehien ematen dutenak pantaila aurrean Filipinetako kontsumitzaileak dira (12 minutu eta 45 segundo). Espainiako kontsumitzaileak sailkapen horretako 17. postuan aurkitzen dira. Txanponaren beste aldean kubatarrak (5 minutu eta 11 segundo) eta mongoliarrak (6 minutu eta 15 segundo) aurkituko lirateke.

Kontsumoaren ordutegiari dagokionez, asteburuan eta astean zehar egiten diren kontsumoan bereizi behar dira. Astelehenetik ostiralera bitartean kontsumo handiena gaueko bederatziak eta hamabiak bitartean izaten da. Asteburuan, aldiz, goizeko ordu biak eta laurak bitartean.

Bilaketei dagokionez, mundu mailan gehien bilatzen den hitza ‘lesbiana’ (lesbian)da. Jarraian, nerabe/gazte (teen) eta ugazama (stepmom) aurkituko lirateke. Aktoreei dagokionez, mundu mailan bilaketa gehien dituztenak Kim Kardashian, Mia Khalifa eta Lisa Ann izango lirateke. Estatu mailan antzeko sailkapena ematen da baina Kardashianen ordez Nacho Vidal azaltzen da bilatuenen artean.
Espero zitekeen moduan, pornografia erabiltzaileen artean gizonezkoak dira nagusi, bai mundu mailan eta baita estatuan ere (%74 kasu bietan). Emakumezkoen kasua, estatuan diren kontsumitzaileen ehunekoa mundu mailan dena baino zertxobait altuagoa da, %26 eta %24 hurrenez hurren. Zentzu horretan, aipatzekoa da Jamaikaren kasuan non kontsumitzaileak ia parekatuta dauden (%44 emakumezkoak dira).

Adinari dagokionez, kontsumitzaileen batez besteko adina 35,3 urtetakoa da. 34 urte baino gutxiago duten kontsumitzaileen ehunekoa (kontsumitzaile gazteak) 76,3koa da mundu mailan eta %75 estatuan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.