UPV/EHUko ikasle talde batek patataz egindako garagardoa sortu du

Gastheiz izenarekin merkaturatu dute

Ainhoa Ocio eta Jone Conde ikasleak Arabako garagardo nagusia izateko helburua duen Gastheiz izeneko garagardoa sortu dute. Printzipioz, ekintzailetza egitasmo bat gehiago dela pentsa dezakete askok baina, kasu horretan, bada ezaugarri bitxi bat. Izan ere, UPV/EHUko ikasle bi horiek sortu duten garagardoa patataz eginda dago, Arabako Miren eta Mona Lisa motako patatekin, hain zuzen ere. Patataz gain, garagardoa lupuluarekin, maltarekin eta garagarrarekin ere eginda dago. Momentuz, 1.200 botila inguru ekoitzi dituzte eta herrialdeko pertsona ezagunei banatu dizkiete.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.