Bilbao Bizkaia HARRO jaialdia ekainaren 18tik 22ra bitartean

Bilbok LGBTI+ harrotasuna ospatuko du aldarrikapena, kultura eta entretenimendua uztartzen dituen programazio zabal batekin

 Irakurketa denbora: Minutu 1

Bilbao Bizkaia HARRO 2025 festibalak musikaz, kolorez eta jarduerez beteko ditu Bilboko kaleak ekainaren 18tik 22ra bitartean. Bost egunez, Bilbok LGBTI+ harrotasuna ospatuko du aldarrikapena, kultura eta entretenimendua uztartzen dituen programazio zabal batekin.

Edizio honen nobedade nagusia aldarrikapenerako martxaren ibilbidearen aldaketa izango da. hamar urtez itsasadarrean desfilatu ondoren, martxak Bilboko Kale Nagusia zeharkatuko du ekainaren 21ean. Jesusen Bihotzetik abiatuko da 18:00etan eta aurtengo jaialdiaren puntu nagusietako bat izango den Areatzara iritsiko da. Aldaketa horrek LGBTI+ eskubideen defentsan gizartearen presentzia indartu nahi du hiriaren kale nagusiak harturik. Martxak dibertsitateari, aniztasunarekiko errespetuari eta alaitasunari eutsiko die, ikusarazteko tresna gisa.

Bilbao Bizkaia HARRO 2025

Jardueren programak aurten estreinatuko diren hainbat proposamen izango ditu. Ekainaren 15ean udako zinema hasiko da Emakumeen Plazan, eta ekainaren 19an euskarari eta euskal kulturari eskainitako jardunaldi berezia egingo da Lova Lois, Beñat eta Asier Bilbaoren emanaldiekin. Ekainaren 21ean, martxarekin bat eginez, patata tortillaren lehiaketa gastronomikoa egingo da Areatzan. Programazioa ekainaren 22an itxiko da hiriburuko emanaldi sorpresa batekin LGBTI+ tabernen laguntzarekin.



Cachorro Lozano artista bilbotarrak irabazi du 2025eko kartel lehiaketa, epaimahaiaren aho bateko botoekin. “Kolore guztiak, guztiontzat” izeneko proposamenak aniztasuna ospatzen du egilearen ezaugarritzat den estetika naif eta aldarrikatzailearekin.