Jaibus Vital-ek Arabako jaietarako garraio segurua eskainiko du

 Irakurketa denbora: Minutu 1

Urtero bezala, Jaibus Vital zerbitzuak jaietara seguru bidaiatzeko aukera eskainiko die Arabako gazteei. Ekainaren 14tik urriaren 4ra bitartean, guztira, 55 ibilbide izango dira. Gazteek joan-etorriko txartela eros dezakete bost euroren truke.

Aurtengo zerbitzua ekainaren 14an hasiko da Agurain eta Ozaetaren arteko ibilbidea osatuko duen zerbitzuarekin. Lehen zerbitzu horrek geldialdi bat egingo du Dulaintzin. Ekaineko eta uztaileko ibilbideetarako izen-emateak jadanik eskuragarri daude Vital Fundazioaren webgunean.

Programak herrialdeko jai nagusietarako zerbitzua eskainiko du: Gasteiz, Langraiz, Espejo… Nobedade gisa, aurten Lagran ere sartu da helmugen artean.



Printzipioz, zerbitzu guztiak 23:30ean abiatuko dira ibilbideko lehen geltokitik. Itzulerarako bi aukera eskainiko dira: 3:30ean eta 6:00etan. Hala ere, zenbait kasutan ordutegiak alda daitezke. Adibidez, Gasteizko Andra Mari Zuriaren kasuan, ordutegiak guztiz ezberdinak izango dira, irteerak 22:30era aurreratuz eta itzulerak 7:30era atzeratuz.

Erreserbak

Esan bezala, joan-etorriko txartelak bost euroren truke eros daitezke Vital Fundazioaren webgunean. Izen-emate epea, normalean, bidaiaren aurreko eguneko 13:00etan itxiko da. Txartelak erosteko hiru etapa edo data bereiztu dira:

  • Ekaineko eta uztaileko ibilbideetarako jada txartelak salgai daude.
  • Uztailaren 24tik aurrera, Andre Mari Zuriaren jaietarako (Gasteiz) eta abuztuko jaietarako txartelak jarriko dira salgai.
  • Abuztuaren 27tik aurrera iraileko eta urriko jaietarako txartelak erosi ahal izango dira.

Vital Fundazioak garraio egokitua eskainiko die hala behar duten erabiltzaileentzat. Nahikoa da behar hori izen-emate prozesuan adieraztea edo 945 203 459 telefonora deitzea arreta-ordutegian. Jaibus Vital erabiltzeko baldintza bakarra 15 urte baino gehiago izatea da.