Unibertsitate ikasketek euskal gazteen lehen aukera izaten jarraitzen dute

Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, EAEko 25 urtetik beherako gazteen % 78,5 ikasten ari da. Horietatik, gehienak (% 25,1, hain zuzen ere) unibertsitate mailako ikasketak burutzen ari dira. Izan ere, unibertsitatea da gazteek gehien aukeratzen duten trebakuntza ibilbidea. Lanbide Heziketa aukeratzen duten gazteen kopurua ere esanguratsua da; LHko erdi-mailako eta goi-mailako zikloren bat ikasten ari diren gazteen kopurua % 19,5ekoa da.

Trebakuntza ibilbidea aukeratzekoan aldeak nabari dira neska eta mutilen artean. Horrela, mutil gehiago dira LHra jotzen dutenak (% 24,7), neskak baino (% 14,1). Unibertsitate mailako ikasketen kasuan, ostera, nesken % 47,1 batxilerra edo unibertsitate ikasketak egiten ari dira eta mutilen artean kopuru hori apalagoa da, % 31,6, hain zuzen ere. Bestalde, ikasten ez dabiltzan % 21,5 honela banatzen da: % 15,8 lanean ari dira, % 3,5 langabezian daude eta gainerako % 2,2 beste egoera batean daude.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.