Bideo-jokoetan aritzen diren neskek zientziak ikasteko joera handiago dute

Hezkuntzan berdintasuna sustatu nahi den garai honetan, oraindik ere zaila da STEM (Zienzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) ikasketetara emakumeak erakartzea. Gaur egun, goi-mailako ikasketak burutzen dituzten emakumeen kopurua gizonena baino handiagoa izan arren, Zientzia eta Teknologia esparruetan gizonek nagusi izaten jarraitzen dute. Horrela, Unescok ezagutzera eman dituen datuen arabera STEM ikasketak burutzen dituzten ikasleen artean bakarrik heren bat inguru dira emakumeak.

Zorionez, emakumeen artean horrelako ikasketak sustatu nahi dituztenek badute non begiratu. Izan ere, Erresuma Batuko Surrey Unibertsitatean egin duten azterlan baten arabera, harreman zuzena dago bideojokoetarako zaletasunaren eta zientzia eta teknologiarako bokazioaren artean. Ikertzaileek 13 eta 14 urteko neskekin egin dute lan eta ikusi ahal izan dutenez, bideojokoetan aritu diren edo ziren horiek, batez beste, STEM ikasketak egiteko hiru bider aukera gehiago azaldu dute.

Aldi berean, STEM ikasketak burutzen ari diren emakume gazteak ere elkarrizketatu dituzte eta, ia osotasunean, bideo-joketarako zaletasuna dutela ikusi ahal izan dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.