© Maria Symchych / Shutterstock.com

Martxoaren erdialdean hainbat herrialdetako ikastetxeek beren ateak itxi zituzten. Ordutik hona, ikasleek etxetik lan egin behar izan dute, nagusiki, teknologia berriez baliatuz. Qustodio segurtasun plataformak gazteek sarean izan duten jarduera aztertu du eta martxoaren amaieran jasotako datuen arabera, eta Espainiaren kasuan, adingabeen online jarduera % 180an hazi zela ikusi da.

Funtsean, hazkundea aztertu diren herrialde guztietan eman da. Horrela, ikastetxeen itxiera ezarri den herrialde guztietan adingabeen online jarduera % 100 baino handiagoa izan da. Qustodioko Eduardo Cruzek azaldu duenez, “koronabirusa mundu osoa konektagarritasun-aro berri batera bultzatzen ari da. Familiek neurriak hartu beharko dituzte beren seme-alaben bizitzaren ehuneko handi bat pantailen aurrean ez izateko eta horiek sareak dituen arriskuetatik babesteko”.

Izan ere, koarentena dela eta etxean gelditzera behartuta izan diren adingabeek Internetera jo dute, online eskoletarako ez ezik baita aisialdirako ere. Hala ere, Interneten igarotzen den denbora handitu ahala, sareko arriskuekiko esposizioa ere handitu egiten da. Horregatik, Qustodiok Internet erabiltzeko errutinak sortzea gomendatzen du, eta kontsumitutako edukia kalitatezkoa eta adin txikiko bakoitzarentzat egokia dela ziurtatzea.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.