“Emakumeek zientzia egiten dute” hitzaldi-zikloa Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak ‘Emakumeek zientzia egiten dute’ izeneko zientzia-dibulgazioko hitzaldi-zikloaren edizio berri bat ospatuko du hil honetan, emakumearen eta zientziaren paradigma ikuspegi desberdinetatik jorratuz.

Zikloari hasiera emateko, azaroaren 12an, arratsaldeko 7etan, Ane Alonsok genero-ikuspegian espezializatutako arkitektoak ‘¿Cómo sería una ciudad diseñada por mujeres?’ izenburua duen hitzaldia emango du. Bertan, Alonsok hiri baten diseinuan kontuan hartuko liratekeen alderdiak aztertuko ditu genero-ikuspegia aplikatuz.

Zikloaren hurrengo hitzordua azaroaren 19an izango da. Bigarren hitzaldia, ‘Mujeres con los píes (y la cabeza) en la tierra’ izenburukoa, UPV/EHUko Geologia Saileko irakasle María Jesús Irabien Gulíasek eskainiko du. Bigarren hitzaldi horretan, Geologiarekiko grina duten emakumeen inguruan hitz egingo da.

Aurtengo edizioari amaiera emateko, azaroaren 26an, Txaro Uliarte Larriketa erizainak Florence Nightingalen bizitza errepasatuko du. Nightingale klase altuko familia britainiar bateko emakumea zen, erizaina, estatistikaria, idazlea, irakaslea eta, era berean, irismen eta garrantzi handiko akademiko, teoriko eta erreformatzaile sozial gisa agertzen da. Florence Nightingalek, Erizaintza modernoaren sortzailetzat hartua, mundu mailako ospea lortu zuen Krimeako Gerran (1854-1856) Barack Scutari Ospitalean zaurituak artatzen egindako lan ausart eta gogoangarriagatik.

Hitzaldietan parte-hartzeko ezinbestekoa da gonbidapena izatea. Gonbidapenak doakoak dira eta www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunean webgunean eska daitezke. Gainera, hitzaldi guztiak streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira www.kulturguneatb.eus webgunearen bidez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.