Iruñeko Gaztediaren Etxeak musika-ekintzailetza ikastaroa antolatu du

Abentura musikal batean murgiltzea ez da bakarrik talde bat osatu eta kantu sorta bat ateratzea. Hainbat kasutan, gai batzuek, zalantza eta arazo gehiago sortzen dizkiete musikari hasiberriei sortze-prozesuak berak baino. Disko bat argitaratzea, bira bat antolatzea, egile-eskubideek nola funtzionatzen duten jakitea, zein bitarteko diren egokienak musika talde bat edo disko bat sustatzeko ezagutzea bezalako gaiak uste baino konplexuagoak izan daitezke. Horiek dira, hain zuzen ere, Iruñeko Gaztediaren Etxeak antolatutako musika ekintzailetzako ikastaroaren bigarren edizioak argitu nahi dituen gaietako batzuk.

20 orduz, ikastaro horretan prestakuntza teoriko-praktikoa emango zaie talde edo interprete bakarlarietako hamabi kideri, musika-ekintzailetzaren arloko ezagutzak eta estrategia praktikoak emateko.

12 plaza

Izena emateko epa zabalik izango da martxoaren 12ra arte Gaztediaren Etxean bertan. Hamabi plaza baino ez dira eskainiko eta hautatuak izen-emate hurrenkera jarraituz aukeratuko dira, gehienez ere bi parte-hartzaile talde bakoitzeko.

Ikastaroan zehar artista edo talde bakoitzarentzat material propioak sortuko dira eta aholkularitza pertsonalizatua emango da. Formakuntza horrek musikaren arloko ekintzailetza-prozesuaren hainbat alderdi landuko ditu. Adibidez, estudio profesional bat edo home studio bat aukeratzeko alde onak eta txarrak aztertuko dira, disko bat argitaratzeko beharrezko ezagutzak emango dira, sustapen-baliabideak aztertuko dira, eta talde edo artista bakoitzarentzat sustapen-kanpaina baten diseinu birtuala ere egingo da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.