Pornografia eta ordainpeko sexua gero eta ohikoagoak gazteen artean

Injuvek duela hilabete eskas argitaratutako “Juventud en España 2020” txostenaren arabera, pornografia kontsumitzen duten gazteen eta ordainpeko sexura, hots, prostituziora jotzen duten gazte espainiarren kopuruak gora egin du. Ikerketa horren arabera, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 10 inguruk, gutxienez, behin ordaindu izan du sexu-harremanak izateko. Horrela, prostituzioa erregularki kontsumitzen duten gazteen kopurua % 5 ingurukoa da. Datu horiek gizonezko gazteei buruzkoak dira; izan ere, emakume gazteen artean, prostituzioaren kontsumoa % 0,1 ingurukoa baino ez da. Beraz, datu horiek argi erakusten dute prostituzioaren kontsumoa funtsean maskulinoa dela.

Pornografía ikaskuntza-iturri

Injuveren azterketak hausnarketarako datu garrantzitsu bat ere utzi du. Izan ere, gero eta gehiago dira pornoa sexualitate-eskola gisa eta harreman intimoagoak izateko ispilu gisa erabiltzen duten espainiar gazteak. Zehazki, 15 eta 29 urte bitarteko mutilen heren batek eta nesken laurden batek aitortzen dute eduki pornografikoetan “inspirazio handia edo nahikoa” aurkitzen dutela sexu-harremanak izateko. Hiru gaztetik batek dio pornoan asko edo dezente inspiratzen dela sexu-harremanak izateko orduan. Ehuneko hori handiagoa da gizonen kasuan (% 32) emakumeen kasuan baino (% 24).

Ikerketak agerian uzten duenez, sexuaren industriaren kontsumoa eta eragina nabarmen handiagoa da ikasketa-maila txikiagoa duten gazteen artean

Ikerketan jasotako datuen arabera, pornografiaren kontsumoa orokortuta dago. Hala, gizonen % 85 inguruk kontsumitu izan ditu eduki pornografikoak inoiz (emakumeen kasuan % 50 inguruk), eta erdiak baino gehiagok pornoa ikusten du astero (emakumeen kasuan, % 10). Gainera, 15 eta 29 urte bitarteko gizonezko gazteen % 13k pornografia egunero kontsumitzen duela aitortu du, eta % 15ek bakarrik adierazi du ez dituela horrelako edukiak inoiz ikusi. Emakume gazteen kasuan azken kopuru hori % 25eraino igotzen da; pornografia egunero kontsumitzen duten nesken kopurua, berriz, % 1,5ekoa litzateke.

Ikerketak azpimarratzen duenez, pornografiaren kontsumoa nahiko egonkorra da 20 urtetik gorako gazteen artean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.