Zabalik da “Gazteak Auzolanean” dirulaguntza deialdia

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurtengo ‘Gazteak Auzolanean’ dirulaguntza deialdia zabaldu du. Egitasmoa aurkezteko epea datorren ekainaren 14an amaituko da. Gehienezko laguntza 5.000 eurokoa izango da eta, gutxienekoa, 1.500 eurokoa. Deialdi horren xedea da Gipuzkoako gazteak taldeko proiektuak garatzen laguntzea.

Deialdia 18 eta 30 urte bitarteko gazteei dago bideratuta eta gutxienez, hiru kidek osatutako taldeak aurkez daitezke. Aurkezten diren egitasmoek honako arloren batean oinarritu beharko dute: egitasmo artistikoak edo kultural komunitarioak; ingurunearen zaintza eta jasangarritasuna; genero berdintasuna; euskara; kulturartekotasuna; elkartasuna; eta, eraberritze proiektuak. Aldundiak, gainera, egitasmoa garatzeko laguntza ere eskainiko du. 

Informazio gehiago: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/gazteak-auzolanean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.