‘Sanjulián-Fantasiazko artearen maisua’ erakusketa ikusgai Okendo Kultur Etxean

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astearen eta Sitgeseko Corner4art galeriaren eskutik, datorren azaroaren 13ra arte ikusgai izango da Okendo Kultur Etxean, Manuel Sanjulián ilustratzaile bartzelonarrari eskainitako erakusketa. Erakusketan artista katalanaren ehun bat lan izango dira ikusgai. Horien artean, nabarmentzekoa da David García Sariñenak zuzendutako ‘Sanjulián, el poder de la ilustración’ dokumentalaren estreinaldia. Gainera, Sanjulián bera Donostian izango da bere obraren inguruan hitz egiteko.

Atzerrian garatutako ibilbidea

Sanjulianek bere ibilbide profesionalaren zati handi bat atzerrian egin du. Horrek jarduteko askatasuna ematen zion (eta horren barruan, Espainia frankistarentzat ezinezkoak ziren xehetasun erotikoak sartzeko aukera), eta, horri esker, olio-pinturaren teknika menderatzea eta haren adierazpen-zehaztasuna aplika zitzakeen.

Pasa den mendeko 70eko hamarkadan Warren Publishing argitaletxeak beldurrezko eta fantasiazko zenbait portada eskatu zizkion eta Dell argitaletxearekin ere lan egin zuen. Horri esker, Espainian ez zuen aintzatespena Estatu Batuetan lortu zuen.

Espainian bere ibilbidea, nagusiki, publizitatean garatu da Winston edo Port Aventura bezalako marketarako egindako lanekin. Era berean, zenbait filmetarako kartelak eta Sitgeseko Fantasiazko Zinemaldirako kartelak ere diseinatu ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.