Beldur Barik lehiaketaren XII. edizioko irabazleak

Durangoko Kurutziaga Ikastolako talde feminista, Gasteizko belaunaldiarteko emakume talde bat eta UPV/EHU-ko Ikus-entzunezkoen Fakultateko talde bat izan dira aurtengo Beldur Barik lehiaketako irabazleak. Sarituak azaroaren 26an Aguraingo Harresi Aretoan egin den ekitaldian eman dira ezagutzera.

Irabazleak

Durangoko Kurutziaga Ikastolako talde feminista izan da bere “Handitan” izeneko lanarekin, 12 eta 13 urte bitarteko gaztetxoen kategorian irabazle. Bertan, neskek zein mutilek aukera eta eskubide berdintasuna aldarrikatzen dute. Kategoria horretan, Gasteizko Ibaiondo Gazte Taldeak aurkeztutako “Sé tú” lanak aipamen berezia jaso du.

14 eta 18 urte bitarteko gazteen kategorian irabazlea Gasteizko belaunaldiarteko emakume talde bat izan da “Libreak eta ausartak” izeneko lanarekin. Bigarren postua El Pilar zonaldeko Udaleko kale heziketa programaren testuinguruan sortutako gazteen taldearentzat izan da “12 nubes” lanagatik. Kategoria horretan bi izan dira aipamen bereziak. Lehenengoa, Donostiatik aurkeztutako “Harea” lanarentzat izan da eta bigarren, berriz, Agurainetik aurkeztutako “Dama bat izan zaitez” lanarentzat.

Azkenik, 19 eta 26 urte bitarteko gazteen kategorian UPV/EHU-ko Ikus-entzunezkoen Fakultateko ermutarren taldearen “Micromach clean” lanak jaso du lehenengo saria. kategoria honetako aipamen berezia Erandiotik bidalitako “Tenemos derecho a vivir una vida libre de violencias” lanarentzat izan da.

Epaimahaiaren saria

Epaimahaiaren iritziz, ikus-entzunezko lanik onena, Zumaiatik bidalitako “Poker de reinas” lana izan da. Epaimahaiak  lan honen irudiaren gidoia eta grabaketaren kalitate bikaina eta, indarkeria matxistaren oinarriak ikusarazteko, pokerrean oinarritutako errege-erreginaren metaforaren erabilpena nabarmendu ditu.

Sinopsi lehiaketaren saria, berriz, Bilboko Peñascal elkarteko zurgintza formakuntzako ikasleen “La decisión de Lucía” lanarentzat izan da.

Azkenik, partehartzearen saria Erandioko “Nazkatuta nago!” lanarentzat izan da. Lan horrek lortu zituen bozka gehien lehiaketaren webgunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.