Tú & Yo Producciones-ek, Azaroa Films-ek eta Puntocom Audiovisual-ek emakume artisten lana ikusaraztea helburu duen ESTEKAK_ izeneko erakusketa antolatu dute. Erakusketa ikus-entzunezko lanekin osatuta dago eta pantaila mugikorretan egongo dira ikusgai, azaroaren 26tik abenduaren 10era bitartean, Bilbon, Gasteizen, Leioan eta Getxon. Aurtengoa aipatu erakusketaren lehen edizioa izango da eta bertan 10 emakume sortzaile hauen lanak ikusi ahal izango dira: Nire Falagan, Paula Olaz, Maitane Serralde, Cristina Artola, Minima, Laura Sam, Janire Orduna, Ane Zapirain, Rut Bribones eta Raquel Durán.
Erakusketak Bilboko Udalaren Bilbao Aurrera 2021 ekimenaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren babesa du. Gainera, BBK-ren, Athletic Fundazioaren eta Comunitac enpresaren laguntza ere izan du.