Abian da Unibertsitateko Antzerkiaren XXV. Hamabostaldia

Atrezzo eta Mutis por el Foro konpainiek zazpi antzezlan eskainiko dituzten martxoaren 14ra bitartean Iturramako Civivoxean

Iruñeko Unibertsitateko Antzerkiaren  Hamabostaldiak bere 25. edizioa ospatzen ari da. Martxoaren 1ean hasitako programazioa martxoaren 14ra arte luzatuko da Iturramako Civivoxean. Atrezzo eta Mutis por el Foro konpainiek zazpi antzezlan eskainiko dituzte.

Antzezlan guztiak 19:00etan eskainiko dira eta sarrerak euro baten truke eros daitezke.

Hamabostaldia martxoaren 1ean hasi zen Atrezzo konpainiak eskainitako ‘Heyboyheygirl’ (Jordi Casanova) antzezlanarekin. Martxoaren 2an Mutis por el Foro konpainiak J.B Priestley-ren ‘Ha llegado un inspector’ antzezlana eskaini zuen.

Egitaraua

Martxoaren 3an Muis por el Foro konpainiak Federico García Lorcaren ‘Mariana Pineda’ antzezlana eskainiko du.

Datorren astera begira, bi dira eskainiko diren antzezlanak. Mutis por el Forok Jardiel Poncelaren ‘Un marido de ida y vuelta’ lana antzeztuko du martxoaren 7an eta martxoaren 9an, berriz, Atrezzok Henry Lewisen ‘La obra que sale’ lana eskainiko du. Hamabostaldiari amaiera emateko, Mutis por el Forok ‘La sirena varada’ eta ‘Los miserables’ lanak antzeztuko ditu martxoaren 13an eta 14an, hurrenez hurren.