IrriZiklok euskarazko umorezko lau ikuskizun eskainiko ditu Iruñean

Nafarroako Antzerki Eskolak euskarazko umorezko hiru bakarrizketa eta antzerki-inprobisazio saio bat eskainiko ditu hil honetan

Nafarroako Antzerki Eskolak euskarazko umorezko lau ikuskizun biltzen dituen IrriZiklo programa hartuko du hil honetan. Saioak gaur bertan hasiko dira Antton Telleriaren ‘Nekatuak’ proposamenarekin. Umoregile tolosarraren bakarrizketarako sarrerak jada agortuta daude.

Martxoaren 9an Xabier Flamarike, Garazi San Martin eta Xabier Artiedaren txanda izango da. Hirukoteak ‘Inprofestakzioa’ izenburua duen antzerki-inprobisazio ikuskizuna eskainiko du.

Martxoaren 22an Jon Plazaola aktoreak irabaztean edo hiltzean oinarritzen den egungo gizarte lehiakor, krudel eta mesfidatiari buruzko hausnarketa egingo du ‘Irabazi’ izenburua duen saioan.

Zikloari amaiera emateko martxoaren 29an Beatriz Egizabalek emakumeari, haren sentsazioei, sentimenduei, haserreei eta presio sozialari buruzko ‘Magma Mía!’ izenburua duen bakarrizketa eskainiko feminista du.

Saio guztiak 19:00etan izango dira Nafarroako Antzerki Eskolaren egoitzan. Saioetarako sarrerak eskolaren webgunean eros daitezke bost euroren truke. Ziklo osorako bonua 16 euroren truke eros daiteke.