Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak, aurtengo San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak iragarriko dituen kartela egiteko lehiaketarako deia egin du. Aurkezten diren proposamenen artean finalera igaroko diren 6 kartel hautatuko dira. Finalista bakoitzak 250 euroko saria jasoko du eta irabazleak, berriz, 1.250 euroko saria.
Aurtengo deialdian antolatzaileek berritasun bat sartu dute; izan ere, sari finalistetako bat ‘gazte’ kategoriakoa izango da. Kategoria horretan arteekin eta/edo diseinuarekin lotutako ikasketa ofizialak egin dituzten edo egiten ari diren 25 urtetik beherakoek parte hartuko dute.
Lanak aurkezteko datorren martxoaren 26an amaituko da.
Aurtengo kartelak honako testu hauek azaldu beharko ditu derrigorrez:
ARABAKO JAIAK San Prudentzio eta Estibalizko Andre Maria
Apirilak 28 – maiatzak 1 / 2023
FIESTAS DE ÁLAVA San Prudencio y Nuestra Señora de Estíbaliz
28 de abril – 1 de mayo / 2023