AErrimatuk (Arabako bertsolariak herriz herri) bertsolaritza Arabako hiru udalerritara hurbilduko du abenduan zehar. Arabako Bertsozale Elkarteak antolatutako eta Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak finantzatutako ekimenak hiru saio ezberdin programatu ditu. Horietako saio bakoitzean lau bertsolari arituko dira.
Lehen topaketa abenduaren 15ean izango da, 13:00etan, Eskuernagako Kultur Etxean. Saio horretan izango dira Hegoi Amabizka, Iñaki Viñaspre, Orlando Arreitunandia eta Paula Amilburu bertsolariak eta Irati Andak egingo ditu aurkezle lanak.
Egun berean, 18:30ean, Langraizko Gizarte Zentroak Irati Anda, Martin Abarrategi, Oihane Perea eta Xabi Antíaren saioak hartuko ditu, Uxue Díaz de Ceriok aurkeztuta.
Programazioa abenduaren 28an amaituko da 19:00etan Izarrako Kultur Etxean. Bertan arituko dira Aitor Ugarte, Eli Zaldua, Peru Abarrategi eta Unai Andak bertsolariak, Marta Ugarte aurkezle dutela.
Saioek, lehiaketarik gabekoak direnak, Arabako lurraldean bertsolaritza sustatu eta zabaltzea dute helburu.