Alien Tango (Murtzia), Hex (Bizkaia) eta Skygaze (Asturias) izan dira Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 29. edizioko irabazleak Pop-Rock, Metal eta Elektronika eta beste joera batzuk ataletan, hurrenez hurren.
Lehenengo sariez gain, Pop-Rock atalean, Los Estanques (Kantabria) eta Los Bengala (Zaragoza) taldeak bigarren eta hirugarren geratu dira, hurrenez hurren; eta Metal arloan, Pandemia (Kantabria) eta Valkyria (Bizkaia) taldeek bigarren eta hirugarren sariak jaso dituzte. Azkenik, Mamagigi´s (Bizkaia) taldeak Epaimahaiaren saria lortu du.
Antolatzaileek aurtengo ediziora aurkeztu diren proposamenen kalitatea azpimarratu dute. Gainera, aurtengo edizioan jendetza handia izan da sailkapen-faseko ia kontzertu guztietan. Guztira 2.400 pertsona inguru izan dira Bilborocken.
Aurten ospatu den 29. edizio honetan, guztira, 486 taldek parte hartu dute (344 taldek, Pop-Rock kategorian; 94k, metalean; eta 48k, (elektronikoan eta beste joera batzuetan). Guztira, izena eman duten talde guztietatik % 21 Euskadikoak dira; % 68, Estatukoak; eta gainerako % 10ak, atzerrikoak.