Amodioa kimika kontua da

Amodioa bihotzarekin lotu izan da beti, baina zientzilariek baieztatzen duten bezala, bihotzean baino, amodioa burmuinean pizten da. Burmuina eta amodioaren artean den lotura Helen Fisher-en ikerketa ospetsuan islatzen da. Ikerketa honen arabera, burmuinan hiru prozesu desberdin ematen dira, eta hauen baitan, hiru harreman mota ematen dira. Lehena, testosteronak sortutako irrika sexuala dugu. Bigarrena, berriz, dopaminak sortzen duen amodio erromantikoa izango litzateke. Gizakien kasuan honek urte eta erdiko iraupena izan dezake; beste animalietan, ostera, minutu gutxi batzuk. Azkenik, maitasuna legoke. Sentimendu honetan, oxitozina eta basopresinak eragiten dute.
Pertsona bat maitemintzen denean, droga batek sor lezakeen antzeko sentsazioa izaten dugu. Droga eta amodioaren arteko parekotasunak ez dira berriak. Adibidez, Stanfordeko Unibertsitatean egindako ikerketa baten arabera, amodioa, irrika, mina arintzeko baliogarria izan daiteke. Antza denez, amodioa drogak eragiten duten burmuinaren eremu berean aritzen da, accumbens nukleoan hain zuzen ere.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.