IN SITU ArtFestivala ezohiko kultura egitasmoa da. Egitasmoak agerikotasuna ematen die artista gazteei eta, aldi berean, jarduera artistikoa tokiko merkataritzarekin konektatzen du dendetako erakusleihoak erakusketarako gune bihurtzen dituelako. Modu horretan, egitasmoak hiritarren arreta deitu nahi du oso modu sortzailean.
Gasteizko erdiguneko dendak, beraz, arteaz gozatzeko guneak bilakatuko dira. Artea eta tokiko merkataritza lotzeaz gain, egitasmoak hezkuntza jarduerak ere sustatzen ditu, hala nola, euskal artisten topaketak edo tailer parte-hartzaileak.
Artista gazteek jada beren proiektuak aurkeztu ahal dituzte. Proiektuak banaka edo taldeka aurkeztu daitezke. Egitasmoan Araban jaio edo bizi diren 18 eta 35 urte bitarteko gazteek parte hartu dezakete.
Aurkezten diren proiektu guztien artean hamar lan aukeratuko dira. Hautatutako lanak ikusgai izango dira ekainaren 1etik uztailaren 1era arte Gasteizko erdiguneko zenbait dendatan. Hautatuak diren artistek 100 euroko saria jasoko dute. Sari horiez gain, beste hiru sari banatuko dira, 600 eurokoa, 450 eurokoa eta 300 eurokoa hurrenez hurren.
Lanak aurkezteko epea apirilaren 25ean amaituko da.