Ereatzak, Barakaldoko Hirigintz Elkarteak, Lutxanako Serralta Parkean kooperatiba araubideko babes ofizialeko 135 etxebizitzaren (BOE) zozketan parte hartzeko izen-ematea ireki du. Izena emateko epea zabalik izango da datorren ekainaren 30era arte eta zozketa irailean egingo da.
Etxebizitzen % 40, desgaitasuna duten pertsonentzat legez gordetako sei etxebizitzak kenduta, 36 urtetik beherako barakaldarrentzat bakarrik izango dira. Hala ere, gazteek gainerako etxebizitzen zozketan ere parte hartu ahal izango dute.
Zozketan izena eman ahal izateko, derrigorrezkoa da Barakaldon erroldatuta egotea bi urte lehenagotik, hots, gutxienez, 2020ko urtarrilaren 1etik, eta etxebizitza jabetzan ez izatea. Gainera, etxebizitzaren etorkizuneko titular guztien artean, urteko diru-sarrera haztatuak ezin izango dira 12.000 eurotik beherakoak izan, ezta 39.000 eurotik gorakoak ere.
Interesdunek Eretzan aurkeztu beharko dituzte eskabide-inprimakia, behar bezala beteta, NANaren fotokopia bat, Barakaldoko errolda-txartela, azken zerga-ekitaldi amaituaren PFEZaren aitorpena (2020), datu fiskalak eta diru-sarreren ziurtagiria (10T, 2021ean lanean hasi direnentzat).
Etxebizitzak 4.342 metro koadroko lursail batean eraikiko dira, Serralta parkearen behealdean, BECetik eta Ansioko metro geltokitik hurbilen dagoen eremuan. Dorrean bost esku eta 65 etxebizitza egongo dira; beste aldean, berriz, 70 solairu, hiru eskutan banatuta.