Beldur Barik programak eraso sexistarik gabeko uda aldarrikatuko du

Emakundek EUDELekin batera garatzen duen Beldur Barik programaren barruan udalen artean “Eraso sexistarik gabeko uda” izeneko materialak zabaldu dira. Aipatu material horren xedea da udan errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarduerak bultzatzea.

Kanpaina, kartel batean, “Eraso sexistarik gabeko egunak eta gauak” izeneko gidan eta bi tailerretan ardaztu da. Tailerrei dagokionez, lehenengoa 12 eta 26 mutilei zuzenduko zaie eta ligoteo sanoari buruzkoa izango da. Peio Saez de Lafuentesek eta Javi Molinak eskainiko dute tailer hori ekainaren 30ean. Bigarrena, aldiz, adin tarte bereko neskei zuzenduta dago eta “Autodefentsa Ziberfeminista” izenburua du. Kasu horretan, tailerra Emoki elkarteak eskainiko du uztailaren 1ean.

Udalei bidalitako material horien xede nagusia da herrietan lan-prozesu ezberdinak sortzen joatea, gazteekin,  aisialdi-giroetan eman daitekeen indarkeria sexuala antzemateko, prebenitzeko eta hari aurre egiteko banakako zein taldeko erantzunak garatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.