Bertendona Institutuak herriko taldeen kontzertuak hartuko ditu apirileko ostiraletan

Bilboko Bertendona Institutuak Bilboko Udalak antolatzen duen “Poltsiko musika” programaren XVI. edizioa hartuko du apirileko lau ostiraletan (apirilak 9, 16, 23 eta 30). Aipatu programan bertako taldeei protagonismoa ematen zaie.

Kontzertu guztiak 18:30etan hasiko dira eta sarrerak https://bilbaokultura.eus/ estekan lor daitezke 5 euroren truke. Halaber, ekitaldiaren egunean bertan, salmenta fisikorako erreserbatutako sarrera kopuru txiki bat ere egongo da.

Guztira lau saio izango dira eta hitzordu bakoitzak tokiko talde bat izango du protagonista:

  • Apirilak 9. María Rivero & Tribu Banda (Maria Rivero, ahotsa, gitarra; Eriz Pérez eta Josean Valle, teklatuak; Gorka Chamorro, perkusioa). Kantari eta konpositore bizkaitarrak “Parentesiak” bakarkako lehen diskoa aurkeztuko du.
  • Apirilak 16. Jesús Ayestak berak idatzitako abestiak eta Sabina, Los Secretos, Revólver, Serrat, The Eagles, Eric Clapton, Benito Lertxundi eta Txomin Artola bezalako egileen bertsioekin tartekatutako kontzertua eskainiko du.
  • Apirilak 23. Cristina Narea, Rafa Aceves pianoarekin lagun duelarik. Egile-kantutik abiatuta, estilo desberdinak uztartzen dituzte, hala nola rock amerikarra, folka eta jazzaren harmoniak, betiere giza eskubideen defentsari lotutako letrekin.
  • Apirilak 30.  Urbanetniko Trío, Blas Fernández bateria-jotzailearen lehen lana. Jazz eta rock, funk, world music edo latin bezalako estiloak uztartzen ditu.
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.