Anar Fundazioak Estatu mailan burutu duen ikerketaren arabera, genero indarkeria pairatzen duten adingabeen kopurua biderkatu egin da azken bosturtekoan. Aipatu fundazioaren arabera, kasu gehienetan erasotzailea 18 urtetik gora izaten ditu. Jasotako datuen artean biktimen % 10,2 hamahiru eta hamalau urte bitarteko neskak direla azpimarratu behar da. Gainera, hainbat kasutan neska horien gurasoek ez zekiten bere alabek harreman batean zirenik.
Pasa den urtean soilik Anar Fundazioak 318 salaketa jaso zituen. Salaketa gehienek telefono eta sare sozialen bidez egindako kontrolarekin dute harremana. Jasotako salaketa gehienetan indarkeria edo kontrola egunero burutzen zen.