Bilbao Basque Fest-ek 200 ekitaldi inguru eskainiko ditu

Bilboko Udalak antolatzen duen jaialdia martxoaren 27tik 30era bitartean egingo da hiriko 30 bat gunetan

Bilboko Udalak antolatzen duen Bilbao Basque Festek 200 jarduera inguru programatu ditu, martxoaren 27tik 31ra bitartean, Bilboko 30 bat gunetan. Programazioaren barruan garatuko diren jarduera gehienak doakoak izango dira. Aste Santuan garatuko diren ekintzen artean dantza tradizionala eta garaikidea, kontzertuak, kale antzerkia, zinema saioak eta bakarrizketa komikoak aurki daitezke, besteak beste.

Sei atal

Jaialdia sei atal edo gai izango ditu: Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport. Udalerriko 308 jatetxe, taberna, saltoki eta denda espezializatuk parte hartuko dute edizio honetan. Guztira, 200 bat jarduera egingo dira, 156 artistaren parte-hartzearekin, eta 125 pertsona enplegatuko dira jaialdia gauzatu ahal izateko.

Publikoak 58 musika, dantza eta antzerki ikuskizun, euskal kiroleko 34 jarduera, kilometro zero produktuen dastatze espresak eta tailer gastronomiko txikiak ikusi ahal izango ditu, besteak beste.

Musikari dagokionez, jaialdiak ia genero, erritmo eta estilo guztiak biltzen ditu: folka, rocka, popa, jazza, musika elektronikoa, punka, euskal doinu tradizionalak… guztira, doako hogei kontzertu baino gehiago izango dira, emakumeen protagonismo nabarmenarekin. Azkuna Zentroak folk kontzertuak hartuko ditu egunero. Areatzako Kioskoan bi kontzertu eskainiko dira martxoaren 29an eta 30ean. Rockak, punkak, jazzak, rapak… bere lekua izango dute Azkena Aretoan eta Rocket-en, “Taberna Live Music” atalarekin.

Zinemari dagokionez, BBK Aretoak “To bird or not to bird” film laburra eta “20.000 especies de abejas” luzemetraia proiektatuko ditu martxoaren 28an, 29an eta 30ean.

Elkarbizitzaren plazan, Gasaren plazan, Areatzako kaian eta Artxandan dantza-ikuskizunak izango dira. Bilborocken bakarrizketak ikusi ahal izango dira eta “euskal zigilua” duen kale antzerkia Erripako kaian izango da.