Bilbao Blues Festivalaren II. edizioa

Aurtengo Bilbao Blues Festival saria XX. mendeko bigarren erdialdeko artista garrantzitsuenetako batzuekin kolaboratu duen Rick Estrinentzat izango da.

Blues musika Bilbora itzuliko da Bilbao Blues Festival jaialdiaren bigarren edizioarekin. Aurtengo edizioa uztailaren 28tik 30era bitartean izango da eta, aurreko edizioa bezala, hainbat kontzertu eta jarduera programatu ditu Bilboko Areatzan.

Bigarren edizio honetan parte hartuko duten musikariak honako hauek dira: Shakura S’Aida, Tia Carroll, The Original Blues Brothers Band, Anthony Paule Soul Orchestra, Ghalia Volt, Vasti Jackson and the Mississippi Trinity, Rick Estrin & The Nightcats, The Cinelli Brothers, Bette Smith, The Big Flyers, Koko-Jean and The Tonics eta Los Mambo Jambo Arkestra.

Jaialdiaren zuzendari Carlos Mallesek azaldu duenez, “ikusleei programa eklektiko bat eskaini nahi zaie, non hainbat blues eta antzeko musika mota egongo diren, hala nola swing, jump blues eta west coast. Horrela, ikusleek aukera izango du hain ezaguna ez den genero hori sakonago ezagutzeko”. Edozein kasutan, Bilbon izango diren musikari eta talde guztien izendatzaile komuna “inor epel utziko ez duten zuzenekoak dira”.

Aurtengo Bilbao Blues Festival saria Rick Estrinentzat izango da. Bere ibilbide luzean, Estrinek XX. mendeko bigarren erdialdeko artista garrantzitsuenetako batzuekin kolaboratu du, hala nola, Windy City Johnny Young, Eddie Taylor, Sam Lay, John Littlejohn, Koko Taylor, John Hammond, Robert Cray, eta Muddy Waters. 1976an Little Charlie & The Nightcats taldea sortu zuen Charlie Baty, Lorenzo Farrell eta J. Hansenekin batera. 2008an, Batyren erretiroaren ostean, Rick Estrin & The Nightcats taldea sortu zuen eta talde horrekin, Blues talde onenaren Blues Music Award saria irabaztea lortu zuen 2018an eta 2021ean.