Googlek aditzera eman duenez, udazkenerako Chrome sistema eragilea prest izango da. Hasiera batean, ordenagailu eramangarrietarako izango da eskuragarri baina ondoren bestelako ordenagailuetara ere zabalduko da.
Googlek egun Microsoftek kontrolpean duen merkatuan lehiatu nahi du, izan ere, munduan diren ordenagailuen %90ak Bill Gatesen konpainian diseinatutako sistema eragilearekin lan egiten baitute. Microsofteko sistema eragilea ez bezala, Chrome kode irekiko sistema izango da. Gainera, hasiera batean pentsa zitekeenaren kontra, ez dira aplikazioak birdiseinatu behar izango Chromerekin erabili ahal izateko.