Kontrolatutako ordenagailu hauek guztiak zombie ezizenarekin ezagutzen dira, beste ordenagailu nagusi baten aginduetara makurtzen baitira. Ordenagailu nagusi honek hainbat ekintza buru ditzake: birusak hedatu, spama sortu… eta beste mota askotako delituak eta iruzurrak burutu.
Sistema honen guztiaren oinarrian bot izenarekin ezagutzen den software bat aurkitzen da. Software gaizkile honi esker, hacker batek berea ez den ordenagailu baten kontrola eskura dezake. Orokorrean, bot-ak web-robot izenarekin ere ezagutzen dira. Hacker batek hainbat ordenagailuen kontrola lortzen duenean, sare antzeko bat osatzen du hauekin guztiekin bere helburuak lortu ahal izateko. Sare hauek, Botnet izenarekin ezagutzen dira. Beste pertsona baten aginduak betetzen dituztelako, jende askok ordenagailu hauek Zombie ezizenarekin deitzen ditu. Zoritxarrez, gero eta ugariagoak dira sistema hau erabiliz burutzen diren delituak.
Hackerraren ahalmen eta asmoaren arabera, botnet bat milaka ordenagailuz osatuta aurki daiteke. Zenbait kasutan, ehun mila ordenagailu baino gehiagoz osatutako sareak aurkitu dira. Ordenagailu hauetako jabeek ez dakite bere ordenagailua infektaturik dagoenik, baina izan badira, zerbait gaizki dagoela konturatzeko zenbait pista, hala nola, funtzionamendu motela, mezu arraroak…
Funtzionamendua
Bot-ak modu desberdinean sar daitezke ordenagailuetan. Ohiko bidea Internet izaten da. Bot-ak sarean zehar mugitzen dira inolako defentsarik ez duten ordenagailuen bila. Babesa ez duen ordenagailu bat aurkitzen dutenean, hau infektatu eta ekintzaren berri ematen diote softwarearen sortzaileari. Infektatutako ordenagailuaren jabea ez da infekzioaz konturatuko, bot-a izkutaturik geratuko baita bere sortzailea kontrakoa esan arte.
Hackerrak besteak beste honako ekintzak buru ditzake infektatutako ordenagailuen bidez: spamak, birusak edo software espiak bidali; ordenagailuaren jabearen informazio pribatua lapurtu (kreditu txartela zenbakia, gakoak…) webguneen kontrola hartu edota iruzurrak egin.