Etorkizunean robotak erabat pertsonen ordezkariak izango dira, behintzat Japonian. Egun, makinak gizakioi lana errazten digute eta gero eta robot sofistikatuagoak ari dira asmatzen eta haiekin edozer egin ere.
Japonian museo eta erakusketa desberdinetan bisitariei orientatzeko erabiltzen diren robot horietatik, batek ezkontza bat gauzatu du. Hau da, robotak apaiz baten papera egin zuen honi programa berezi bat instalatu baitzitzaion.
Bikotekideak robot hauek egiten dituzten enpresarengatik ezagutu ziren eta horregatik emakumeak ezkontza bitxi hau ospatzea proposatu zuen. Modu honetan, bikoteak erakutsi nahi izan du robotekin ere bizi daitekela.
Japonian 800.000 robot industrial daude eta industria gehiago hedatzea aurreikusten dute. Gainera, gero eta heldu gehiago eta gazte gutxiago dagoenez, hauek zenbait lanpostu kubritzeko ideia ere dute buruan.