
Deustuko eta San Inazio- Ibarrekolandako Udal Zentroek Bilboko Udalak antolatzen duen Deustualdeko Klown Jaialdiaren bigarren edizioa hartuko dute otsailaren 9tik martxoaren 3ra. Aurtengo edizioak zortzi proposamen aurkeztuko ditu; horietako lau euskal konpainien eskutik aurkeztuko dira: Zirika Zirkus, Bapatean Zirko, Ganso & Cía eta Trokolo Teatro.
Programazioa
- Otsailak 9. “Cave Canem?” (Malaje).
- Otsailak 10. “Berrerabizi” (Zirika Zirkus).
- Otsailak 16. “Frágil” (Cía María Andrés).
- Otsailak 17. “Adabaki” (Bapatean Zirko).
- Otsailak 23. “Ovolucionando” (Kancaneo Teatro).
- Otsailak 24. “Panoli Kabareta” (Ganso&Cía).
- Martxoak 2. “Pantxika, Alter ego” (Zirika Zirkus).
- Martxoak 3. “Txus & Txu” (Trokolo Teatro).
Ikuskizunek sarrera librea dute eta adin guztiei zuzenduta daude.