DiscoverEU: Europa ezagutzeko aukera ezin hobea

Europako Batzordeak DiscoverEU bidaia bonuen deialdi berri bat egin du. Bonu horiei esker, 18 urteko gazteek Europa ezagutzeko aukera izango dute 2019ko abuztuaren eta 2020ko urtarrilaren 31 bitartean.

DiscoverEU ekimenak aukera ematen die Europar Batasunean bizi diren gazteei Europak duen kultura aniztasuna eta komunean diren baloreak ezagutzeko. Bigarren urtez jarraian, Europako Batzordeak egitasmoaren dimentsio didaktikoa azpimarratu nahi izan du. Horrela, bonua eskatzen duten gazteei Europan bisita dezaketen tokien inguruko informazioa eta gomendioak eskainiko zaizkie. Hala nahi dutenek, gainera, agenda bat ere jasoko dute bidaiaren nondik norakoak eta bizitako esperientzien inguruko hausnarketak jasotzeko. Egitasmoan parte hartzen duten gazteek aldez aurretik antolatutako jardunaldi komunitarioetan parte hartzeko aukera ere izango dute.

Orain arte, DiscoverEU egitasmoak 30 000 gazte baino gehiagori Europa osoan zehar bidaiatzeko aukera eman die.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.