Kontadores Gazte Zentroak hartuko du, beste behin, Donostiako Mikroantzerki Maratoia. Egitasmo horren xede nagusia izaera lokala eta gaztea duen formatu txikiko antzerki amateurra eta semi-profesionala sustatzea. Programa horren bidez parte-hartzaile gazteak animatu nahi dira beren sormen eta kultur ekoizpenen zabalkunde prozesuan aurrera egiteko. Aldi berean, hiriko kultur eragile ezberdinen arteko elkarlana ere sustatu nahi da.
Proposamenak aurkezteko epea datorren urriaren 29an amaituko da eta hautatutako antzezlanak azaroaren 27an ikusi ahal izango dira Kontadores Gazte Zentroan bertan.
Epaimahaiak bi lan aukeratuko ditu eta egoerak horretarako aukera emango balu, aurreko edizioetan egin izan den bezala, hirugarren bat ere aukeratuko da. Aukeratutako antzezlanak azaroaren 16an emango dira ezagutzera. Irabazleek laguntza ekonomikoa jasoko dute beren proiektua garatzeko eta azaroaren 27an beren lana antzezteko.
Parte-hartzeko oinarriak esteka honetan ikus daitezke.
Izena emateko inprimakia hemen.