Durangoko Udalak ‘Gazte KZK’ izeneko programa abiaraziko du udalerriko gazteen artean jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko. Egitasmoa Ekana Zentroarekin elkarlanean garatu da. Programak, kirol federatuez gain, aukera berriak eskainiko dizkie gazteei beren jarduera fisikoa gara dezaten.
Horrela, beste hainbat jardueren artean programak honako tailer hauek eskainiko ditu: kalistenia, kirol-nutrizioa, running eta trail-running irteerak. Horiez gain, jarduera fisikoarekin eta kirolarekin harreman duten erakusketak antolatuko dira KZK gunean.
Kalistenia tailerrean anatomia eta fisiologiaren inguruko oinarrizko kontzeptuak azalduko dira. Landakogunearen inguruan den Kalistenia parkean egingo da.
Kirol-nutrizioaren tailer praktiko eta teorikoetan jarduera fisikoa eta nutrizioa uztartzen dituen ikuspegi bat eskainiko da horren oinarrizko alderdiak ulertzeko.
Azkenik, irteeretan udalerriko auzo eta ingurune naturalak zeharkatuko dituen ibilbideak egingo dira.