Sandra Hermosak irabazi du Arabako udako jai nagusietan, Santiago eta Andre Maria Zuria barne, erabiliko diren edalontzi berrerabilgarrien diseinua aukeratzeko Vital Fundazioak antolatu duen lehiaketa. Irabazleak, bere diseinua Arabako jai gehienetan ikusteaz gain, 1.000 euroko saria ere jaso du.
Lehiaketa eta edalontzi berrerabilgarrien erabilera ‘Zero Plastikoa’ kanpainaren barruan kokatzen. Kanpaina horren xedea da erabilera bakarreko plastikoen erabilera murriztea eta jaietan praktika iraunkorragoak sustatzea. Modu horretan, sortutako hondakin plastikoen kopurua nabarmen murrizten eta jai garbiagoak eta iraunkorragoak izaten lagundu nahi da.