Euskal Herriko Unibertsitateak bere eskaintza akademikoa ezagutzera emango du martxoan zehar bere hiru campus nagusietan. EHUazokak, UPV/EHUko Unibertsitate Orientaziorako Azokak, aukera ezin hobea eskaintzen die etorkizuneko unibertsitarioei unibertsitateak datorren ikasturtean eskainiko dituen graduak ezagutzeko. Aldi berean, unibertsitatean sartzeko prozedura ere gertutik ezagutzeko aukera izango dute.
Aurreko urteetan pandemian baldintzatuta, EHUazoka bestelako formatuetan egin da. Aurten, berriz, aurrez aurreko formatura itzuliko da.
Hiru lurraldeetan
Azoka EHUk hiru hiriburuetan dituen campusetan burutuko da. Lehenengo hitzordua Donostian den Gipuzkoako campusean izango da datorren martxoaren 5ean. Ondoren, Gasteizen txanda izango da martxoaren 12an eta, amaitzeko, Bizkaiak hartuko du lekukoa martxoaren 19an.
Azokara bertaratu nahi duten horiek izena eman beharko dute aldez aurretik, bai standak bisitatzeko bai hitzaldietara joateko. Izena emateko aukera zabalik izango da, kasu bakoitzean, azoka aurreko astelehenetik ostirala bitartean. Horrela, Gipuzkoaren kasuan izena emateko epea martxoaren 4an amaituko da; Arabako Azokarako aukera dago martxoaren 7tik 11ra bitartean eta Bizkaiko kasuan, martxoaren 14tik 18ra bitartean.
Euskal Herriko Unibertsitateak ezagutzaren esparru guztiak hartzen dituzten 105 gradu eskaintzen ditu.
Argibide gehiago hemen.