Eleaniztasuna nagusi Europan

Euskararen Nafar Instututua (Euskarabidea) Europako Eskualdeetako Legebiltzarren Konfederazioak (CALRE) Valentzian kultura eta hizkuntza aniztasunaren inguruan antolatu duen mintegian izan da. Mintegiaren xedea izan da, alde batetik, lurralde bakoitzean hizkuntzek dituzten egoera ezberdinen ikuspegia ematea eta, bestetik, eskualdeetako hizkuntzak eta/edo gutxiengodun hizkuntzak sustatzeko, onartzeko eta babesteko proposamenak eta gomendioak eramatea EBeko eskualdeetako parlamentu ezberdinetara eta Europako instituzioetara.

Europan, kontrakoa uste badaiteke ere, eleaniztasuna nagusi da. Guztira 60 hizkuntza daude eta biztanleriaren % 10 inguruk estatuko hizkuntzaz gain eskualdeko beste hizkuntzaren bat hitz egiten du. Mintegian azpimarratu zenez, erakunde publikoen ardura da herritar guztientzat hizkuntza-eskubideen gaineko legeak egitea eta horiek bermatzea. Gaur egun, Europar Batasuneko eskualdeetako hizkuntzek eta/edo gutxiengodun hizkuntzek arazo ugari dituzte; hala nola, hizkuntza-eskubideak ez onartzea, hezkuntza-xedapenak ez izatea, herri administrazioan artatzeko xedapenak ez izatea edo komunikazio sozialeko bitarteko publikoak ez izatea.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.